sabato 19 marzo 2011

Konturatzeko

Hizkuntza bat hiltzeak ez du esan nahi hiztunak ez direla gehiago inoiz mintzatuko, are gehiago ez du esan nahi isilik geratuko direnik betirako.
Hizkuntza bat hiltzen denetan , beste batek ordezkatu duelako izaten da. Eta berehala imaginatzen dittut munduan leku batekoak zabalkundea ospatzen, eremua galdu duten hizkuntzen herrian ekoiztutako sagardoaz edota marmitakoaz.

Bederatzi faktore hartzen ditu kontuan Unescok hizkuntza baten osasuna neurtzerako orduan: trasmisioa, hiztun kopurua, portzentajea, ikasmaterialak, teknologia berriak, hizkuntza politika, erabilera, hiztunen jarrera eta dokumentazioa.

Hizkuntza minoritario batek , ordea, faktore horiek guztiak bere neurrian ditu. Ez hobeak, ez okerragoak. Aberatsagoak bai,askorentzat. Baina produkzioaren araberako hala bizi den eremuagatiko proportzionalak.

Guztira, arriskuan diren munduko hizkuntzak 2.473 dira.

Berria irakurri dudanean poztu egin naiz, hainbeste hizkuntza galzorian badaude orain, noizpait mintzatzeko erabili direlako dira. Kopuruak barruan jo nau. Ez da motza zenbakia.
Bestetik, hori amorrua , hainbeste galzorian daudela jakiteak. Eztakit ingelesezko partikularretara apuntatzearen modak horretan eraginik duen edo horrek gureari bakarrik eragin dion. Eztakit.

Baina ez dut zenbakiekin geratu nahi, hilak zenbatzeko hoitura dugu eta inguruan. Kontatzen badakigula erakusteko edo. Direla indarkeriak jo dittuenak, direla erailketak direla subjetuak edo objetuak zenbaki guztietan dute lekua. Zenbakien tamainua kontuan hartu barik. Saku patatetan lez, guztiarentzat lekua balute bezala.

Euskaragaitk, nire apustua produkzio ezberdinean dago. Eta produzitzen den hori ezberdina izatean. Euskarak behar dituela uste dut eta horretara begira jarri nahi dut buruan ditudan proiektuetan. Hor nire hautua.

p.d. Gurago nuke ordea gastatzen den hizkuntza bat sortzen jakitea. Galtzen garenean guztiok konturatzeko, ez guztiok sufritzeagatik. Konturatzeagatik. Orduan ere ikasiko baitugu beste edozerekin gozatzen.

mercoledì 2 marzo 2011

Web orrietarako idazketa hala idazkera

Ezkerrean eta goian fisikoki testua. Ezkerrean baita ere esaldietako funtsa esaldien barruan. Testu laburrak, hala esaldiak. Objetiboki eraikitako idazketa eta argia.

Guillermo Francoren izenean idatzitako Cómo escribir para la web liburutik atera ditut klabeak. Behar nituelako, eta interesgarri zaizkizulako, ziur naiz, zuri ere.

Ez da berdina fisikoki bere masa baduen testu bat eraikitzea edo weberako idaztea. Webak bere bereizgarriak baldin baditu (hipertestuak, loturak, azkartasuna, intraktibitatea, multimediatasuna...) bertako testuak bereizgarritasun hauek barneratu behar ditu.

Weberako idazten dugunean ez dira gauzak errepikatu behar. Errepikatu ordez, eman lotura bat, gura duzun horretara; orrialdean bertara edo beste batera ere izan daiteke.
Kazetaritza tradizionalean, sarrerak izenburuko informazioa hartzen bazuen, eta garapenak izenburu eta sarrerako informazioa ere errepikatu egiten bazuen, hau ez da webean gertatzen. Edo honek, behintzat, ez du weberako balio.

Labur idazteak eta argi idazteak ez dute esan nahi informazioa osorik ematen ez denik. Esan ez bezala, interneten testu luze asko irakurtzen dira baina hauek geruzatan aurkezten dira testu bloke oso batean beharrean (euskarri fisikoetan gertatuko litzatekeen bezala).

Informazioa antolatzeak berebiziko garrantzia du. Horretarako oso erabilgarriak dira azpi-izenburuak edota beltzez tindatutako hitzak. Zergatik? Bada sarean gabiltzanean begiekin ezker eskuin eta gora eta behera informazioa errepasatu egiten dugulako gain-gainetik , jada mentalizatuak gaudelako , zerbait interesgarria baldin bada horrek argi laranja piztua edukiko duela.

Beraz, eman informazio interesgarriena hasieratik. Puntuka eta ongi egituratua gaia traketsa baldin bada. Geruzatzeko aukera hau bikaina da horretarako, gauza astunak arintzeko alegia.

Ez ahaztu ordea zein den zure testuaren helburua, zeren eta eleberri bat idatzi gura baduzu, eta informazio garrantzitsu guztia hasieran eman.......agur!

p.d. Sareko hedabideek zer ikasi badutela uste dut. Errepikapenak asko ematen dira oraindik ere. Batzutan pentsatzen dut lotura beste orrialdeetara ez eramateagatik dela. Beraiek jaso ditzaten bisita gehien. Izan ere bisita kopuruak garrantzia handia du birtualkeria kontuetan

martedì 1 marzo 2011

Antzerkigintza euskaraz

Antzerkilaritzaz, antzerkigintzaz, eta bi horiek euskaraz egiteari buruz askotan hitzegin izan dut Iratirekin. Lepoa puzten zaigu eta egin behar duguka hasten gara berehala, beti.

Azken aldian irakurri ditut bai antzerkigintzari buruzko zeinbait, testu. Antzerkigintza gorenean ez baldin badago, euskarazkoa gutxiago.

Bertsioak egiten direnetan jendeak gurago izanen du erdaraz baldin badira, eta ni ere jendea naiz ez pentsa. Hala ere zergatik joaten ez naizen arrazoiak zerrendaratuta, denbora gabezia da nagusitzen dena. Hala ere ez dit erru sentipenik kentzen euskal antzerkigintzak lortu ezin duen arrakastarantz.

Berrian irakurri nuen azken artikuluak bultzatu nau gogoeta hau egitera. Datuak ez ditut zehatz gogoratzen biana sinetsi abiadura hortan bese bi urte eta euskal antzerkigintza historiara pasako litzakela.

Publiko falta ez omen da arazorik larriena halere. Egindako lanak, handiak bederen, ezin saltzea edo merkatuan lehentasunik eduki eza da mingarriena. Konpainia handien plazaratzeak eta ttikienen saiakera itsuak.

Ez nator ezer konpontzera, antzerkigintza euskaraz baloratzera baizik. Narrutik

martedì 15 febbraio 2011

Neure euskaragatiko gogoeta


Nere jatorrizko euskara bizkaiera da gipuzkoarra naizen arren. Aretxabaletan hala itzegiten da ,bizkaieraz, eta nik neuk  ere nire sorterriko berba modua dut. 

Eskolan ere hala aritzen ginen denok, gure herriko euskaran. Baina behin unibertsitatera pasata eta komunikazio ikasketetan barrena euskera batua hobesten zela esan ziguten. Nik batuan idazteko arazorik ez dut sekulan izan, eta idatziak lasai egiten nituen.
Esan gabe doa nire euskalkia ez dela euskalki guztiz itxia, bai bizkaiera da baina garbia. Hau da, hitz mozketak-eta ez dira ugariak. Ez dela Lekeitio edo Ondarruko baten euskalkia bezalakoa hobeto ulertze aldera. 

Nik horrekin ulertua nuen euskalkia ez zela komunikabideetarako egokia. Hauek herri edo bailararakoak ez badira behintzat. Eta gogoeta horri mila bira eman dizkiot hainbat denboran, master honetan -multimedia komunikazioa masterrean-  mezu ezberdina jaso dudan arte. Hau da, euskalkiak erabiltzeko aukera egokia dela beti ere euskera egokirantz bagoaz, noski. 

Egia esan aukera honek pozten nau, zeren eta uste dut euskalkiak komunikabideetan, hala irrati telebistan gehiago sustatu behar direla. Ahozko testuetan batez ere. Zergatik? Bada beste espresatzeko gradu bat aurkitzen dugulako, pertsonalki, euskalkietan. Eta hauek ezean erdarara jotzen dugu.
Ez da berdina esaterako  “lelo hori!” edo “leluoi!” esatea. Esateko moduak indar gehiago ematen diolako hitzari. Eta esaldi bera batuan esateko, askotan nahiago dut erderaz esan eta hor dator porrota. Porrota edo egokitasunaren galera. 

Wazemank telebista programak horretan irabazten duela uste dut (beno zuela). Jakin badakit, ongi jakin ere, berriak emateko egokiena ez litzatekeela horregatik esan dut erabilera sustatu behar dela egokia den kasuetan. Eta dagokion neurrian.
Ez dut erreferente zehatzik euskal telebistan edo komunikabideetan, Alkain ez bada, izugarri gustoko dudanik. Baina hala ere azpimarratu nahi dut euskara pertsonala egiten dutenak gustoko dittudala. Hau da, bakoitzak bere estilo propioa izatea. Eta ez guztiok batuera, bardin bardin egiten dugunean. Badirudi beti pertsona bera ari dela hizketan horrela. 

Gustatzen zait  hizkuntzari dagokionean sinónimoak erabiltzea. Baina horretarako lexikoa ondo ezagutu behar da. Are gehiago maite dut euskalkietako hitzak sartzea sinónimo gisara.
Askotan entzun dut ,euskararen inguruan, esaten asmatu egin behar direla hitz berriak, lehengoak zahar gelditu direlako eta gazteeri haiek erabiltzea ezin zaielako eskatu. Ba nik uste dut, hitz asko asko eta asko daudela, asmatu barik eta tradiziotik hartuz erabat funtzionatzen dutenak. Wazemank adibide gisara.
Gaztea irratian asmatu egiten dituzte gehiago, baina pertsonalki ez dut gustoko. Erderakada gehiegi erabiltzen dutela iruditzen zait “moloia”, “fantasiosoa” eta horrrelakoak. Hala ere esan beharra dago gai komertzialak lantzen dituztela euskaraz eta sekulako arrakasta dutela. Hau da euskararen erabilera, gainera sustatu egiten dutela. Beraz ez dut arrazoirik honi kontra egiteko. 

Hainbat telebista saioetan hizkuntzarekin jolas egiten dutenetan gustokoa izaten dut baita ere. Agian literarioagoa delako. Hitz bati bi esanahi ezberdin aterata bromak egitea eta abar. Eta horiek diskurtso edo testu formalean sartzea, hizkuntzaz disfrutatze aldera baita ere. Ez baita bakarrik gauzak matematikoki helarazteko. Hau ere, beti, ahalbidetzen duten programetan ez beste inon. 

Hemendik aurrera ordea beti saiatuko naiz nire bizkaiera hau modu egokian sartzen, aberasgarria dela uste baitut, guztiz. Horretarako agian bizkaiera jasoa ere landu beharko nuke, aurkera gehiago izateko gero. Baina inoiz ezin da galdu bakoitzak bere herriko hitz xelebrerenbat erabiltzearena. Bat edo, eta asko erabili jendeak esanahia bereganatu arte. Eta gero hitz horrekin komunikatzailea identifikatu arte. 


NORTASUNA komunikazioan gauza handia da, eta euskalkiak horretarako aukera besterik ez dira.